Politika -

Herrialde mailako ituna

PSEk bere proposamenaren inguruan akordioak eskatuko dizkio Urkulluri

Urkulluk “herrialde mailako ituna” eskaini zien atzo PSE-EEri eta PPri. Gaur, Rodolfo Aresek proposamen hura “zehazteko” eta sozialisten aurkako erasoekin bukatzeko eskatu dio lehendakariari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzarekin "herrialde mailako ituna" adosteko, sozialisten proposamen "osoaren" inguruan hitzarmenak lortzea eskatu du PSE-EEk. Fiskalitatearen eta erakundeen erreforma, ekonomia suspertzeko plana eta zerbitzu publikoak mantentzeko hitzarmena mahai gainean jarri dituzte sozialistek.

Urkullu lehendakariak "herrialde mailako ituna" eskaini zien atzo PSE-EEri eta PPri. Gaur, Rodolfo Ares PSE-EEko koordinatzaileak proposamen hura "zehazteko" eta sozialisten aurkako erasoekin bukatzeko eskatu dio lehendakariari.

Patxi Lopezek aurkeztutako eskaintza goraipatu du Aresek. Horren hitzetan, proposamen horrek "osotasun bat" bateratzen du.

"EAJk badaki zeren inguruan eta norekin hitz egin behar duen gurekin akordioak lortzeko. Jaurlaritzak ekimenak aurkeztu behar ditu, gu prest gaude gai horien inguruan hitz egiteko", adierazi du.

Aresen ustez, Urkullu ez da Euskadi gidatzeko gai, eta "irainak eta deskalifikazioak" erabiltzen ditu PSE-EEren aurka. "Bitxia da gero gurekin akordioak sinatu nahi izatea", gaineratu du.

Atzo, "baldintza batzuk bete ezkero", sozialistak akordioak lortzeko prest egongo direla adierazi zuen Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Radio Euskadi. Iñigo Urkullu lehendakariaren azken proposamena ezagutu ostean, eskaintza "serioa izatea" espero duela esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea