Politika -

Basagoitiren eskaintza

PPk egonkortasun politikorako akordioa eskaini die EAJri eta PSEri

Urkullu ez dagoela "egoerak eskatzen duen mailan" kritikatu du eta "egonkortasunerako" eskua luzatu du, "Euskadi alderdien interesetatik ateratzeko".

Antonio Basagoiti. EFE
Antonio Basagoiti. EFE
Antonio Basagoiti. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren presidenteak EAJri eta PSE-EEri egonkortasun politikorako akordioa eskaini die, "Euskadi arazo politikoengatik edota alderdien interesengatik geldi ez dadin".

Bilbon, PPren Belaunaldi Berriek antolaturiko jardunaldietan hartu du parte. "2013ko aurrekontuekin ikusi den bezala, Euskadi alderdien interesetatik ateratzeko" eskua luzatu nahi duela esan du.

Horren iritziz, "egoerak eskatzen duen mailan" egoteko unea da, eta ildo horretan, "arduran, akordioan eta ezberdinen arteko ulermenean" oinarritutako akordioa eskaini du. "Akordio hau posiblea eta beharrezkoa da. PPk asko du esateko, besteak beste, Espainian agintzen dugulako, eta defizitaren, kontzertu ekonomikoaren, kupoaren eta abiadura handiko trena bezalako inbertsioen inguruan erabakitzen dugulako".

Hori dela eta, "Euskadi funtzionatzen jarri" nahi duela esan du. "Hemen dago Urkullu eta Lopezentzat nire eskaintza, herrialde honetan eta bertako lagunengan pentsatzen egindakoa; ordainetan ezer eskatu gabe. Ez dut nire senitartekoei, militanteei edota lagunei mesede egitea eskatzen. Hiru alderdiak ados jari ahal izateko gauza asko daudela uste du, "nahiz eta azken egunetan interes partikularrengatik Lopezek muturreko politika ezkertiarrak aldarrikatzen dituen", esan du.

Bestalde, "PSE-EEren eta EH Bilduren blokeorako akordioa" salatu du, "batzuetan, ezkerretik UPyD batzen zaie gainera".

"Lehendakaria ez dago egoerak eskatzen duen mailan eta arduragabekeriaz jokatzen du, baita PSE-EEk eta Bilduk ere, euskal gizartearen beharrean gainetik, euren interesei lehentasunak ematen baitizkiete", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea