Politika -

Kautelazko neurria

Epaileak Ernairen webgunea ixtea agindu du, Lopez Peña goratzeagatik

Eloy Velascok deklaratzera deitu du webgunearen arduraduna maiatzaren 9rako, terrorismoa goratzeagatik inputatu gisa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eloy Velasco epaileak Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundearen webgunea ixtea agindu du, kautelazko neurri gisa, Francisco Javier Lopez Peña, Thierry goratzeagatik. Halaber, deklaratzera deitu du Aitor Ortuondo webgunearen arduraduna maiatzaren 9rako, terrorismoa goratzeagatik inputatu gisa.

Velascok bere idatzian azaldu duenez, agindua Nafarroako Polizia Buruzagitzari helaraziko dio, ''ernaiantolakundea.org webgunea berehala bertan behera uzteko beharrezkoak diren neurri teknikoak  har ditzan'', eta bertako datuetara sarera eragotzi dezan.

Webgunea oraindik ikusgai da, eta, bertan, Thierryren argazkia ikus daiteke, ''Agur Eta Ahore" esaldiarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea