Politika -

Capbretongo hiketak

Biziarteko kartzela-zigorra eskatu dute Carrera Saroberentzat

Saioa Sanchezentzat eta Asier Bengoarentzat 30 urteko kartzela-zigorra eskatu du Frantziako Fiskaltzak, eta 12 eta 15 urte arteko kartzela-zigorra , berriz, Garikoitz Aspiazu 'Txeroki'rentzat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Fiskaltzak biziarteko kartzela-zigorra eskatu du Mikel Carrera Sarobe Ata-rentzat eta 30 urteko kartzela-zigorra Saioa Sanchezentzat eta Asier Bengoarentzat, 2007ko abenduan Capbretonen bi guardia zibil hiltzea egotzita.

Hilaren hasieran abiatu zuten Parisen ETAko zazpi ustezko kideren epaiketa, 2007. urteko abenduaren 1ean Capbretonen Raul Centeno eta Fernando Trapero guardia zibilak hiltzea egotzita. Akusatuen aulkian, zantzuen arabera hilketa gauzatu zuen taldeko hiru ustezko kideak daude: Mikel Carrera Sarobe, Ata; Saioa Sanchez, Hintza, eta Asier Bengoa. Gainerako auzipetuak hauek dira: Garikoitz Aspiazu, Txeroki; Eider Uruburu; Ibon Goieaskoetxea, eta Iratxe Sorzabal.

Jean-Paul Content fiskalaren hitzetan, Carrera Sarobe izan zen Centeno eta Trapero Guardia Zibilen ''hiltzailea'', eta, hala, kartzelan gutxienez 22 urte egin ditzan eskatu du. Saioa Sanchezen eta Asier Bengoaren kasuetan, aldiz, gutxienez zigorraren bi heren espetxean egitea eskatu du fiskalak.

Ministerio Publikoaren ordezkariak, halaber, 12 eta 15 urte arteko kartzela-zigorra eskatu du Garikoitz Aspiazu Txeroki-rentzat, erakunde terroristaren kide izateagatik. Ibon Goieaskoetxearentzat 7 eta 8 urte arteko espetxe-zigorra eskatu du fiskalak, eta, Eider Urubururentzat eta Iratxe Sorzabalentzat, berriz, 5 urteko kartzela-zigorra. Azken hori, baina, ez da akusatuen aulkian eseri, ihes eginda baitago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea