Politika -

Carlos Urquijoren hitzak

'Preso politikoak aipatzeak alderdia legez kanpo jotzea ekar lezake'

Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkariak esan duenez, "onartezina da 'preso politiko' hitzak erabiltzea, iritzia emateagatik baizik, ETAko presoak hiltzeagatik daudelako espetxean".

Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkaria. Argazkia: EFE
Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkaria. Argazkia: EFE
Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkariak adierazi duenez, "'preso politiko' hitzak erabiltzeak, besteak beste, alderdi politikoren bat legez kanpo jotzea ekar lezake".

EFEri eskainitako elkarrizketan Urquijok esan duenez, "onartezina da hitz horiek erabiltzea, iritzia emateagatik baizik, ETAko presoak hiltzeagatik eta mehatxatzeagatik daudelako espetxean". "Espainiako demokraziari eta terrorismoaren biktimei egindako iraina dela uste dut", azpimarratu du.

'Mugak gainditzea'

Gauzak horrela, ezker abertzaleak izandako hogei bat "ekintza eta deklarazioak" bildu dituzte eta Fiskaltzara bidali dituzte, Sortu legeztatzeko "Auzitegi Konstituzionalak ezarritako mugak gainditu ote dituzten ebazteko".

Asmoa da fiskala "frogak biltzen joatea, eta indizio kopuru nahiko biltzen baditu, mugak gainditu dituztela egiaztatzen bada, auzitegiek koalizioa legez kanpo utzi beharko dute".

Hala ere, Urquijok esan duenez, "ez da harrigarria EH Bilduko ordezkariek preso politikoei buruz hitz egitea, edo Laura Mintegik jatorri politikoa ikustea Fernando Buesaren hilketan, koalizio hori Batasunaz mozorrotuta eta Sorturen aginduen mende dagoelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea