Politika -
Madrilgo Exekutiboari
Bilduren kontra egiteko joerari ez eusteko eskatu du Ortuzarrek
"Gauzak dauden moduan uzteko eta inkisizio-prozesurik ez abiatzeko" eskatu dio EAJko presidenteak Mariano Rajoyren presidenteari.
Erredakzioa
Andoni Ortuzar EAJko presidenteak "zuhurtasuna" eta ezker abertzaleko hainbat agintariek egindako adierazpenen harira, "Bilduren kontra egiteko joera errazari ez eusteko" eskatu dio Espainiako Gobernuari.
EFEri eskainitako elkarrizketan Ortuzarrek "gauzak dauden moduan uzteko eta iraganean ematza txarrak eman dizkiguten inkisizio-prozesurik ez abiatzeko" eskatu du. "Ezker abertzaleak gizartearengan duen pertzepzioa aldatu da, eta hori ezker abertzalea ari da erabiltzen, biktima bezala agertzeko", azpimarratu du.
Barne-zatiketak
Halaber, ETA barik eta indar politiko guztiekin Euskadin hauteskundeak egiteko aukera "altxorra" den heinean, hori mantentzearen alde azaldu da EAJko presidentea. "Azken asteetan ezker abertzalean erradikalismoa aregoatu da, baina horrek barne-zatiketak ezkutatzea du helburu", esan du jeltzaleak, "margoak, adierazpenak... ezker abertzaleak egindako guztia barne-kontsumorako da".
"Ezker abertzalean nahasmena da nagusi, zein bide eta urratsak emateko zer erritmo hartzeko adostasunik ez dagoelako". Halaber, ETAk iragarritako su-etenak ekarritako "aldebakarreko prozesuan aurrera egiteko urratsak" eskatu dizkio ezker abertzaleari. Gainera, "ezer egin barik egotea oso erosoa da, baina ez da zentzuduna", leporatu dio Rajoyren Gobernuari.
Halaber, ETAko presoei ezarritako "Estatuko legearekin bat egiten duen espetxe-politika" eskatu du Ortuzarrek.