Politika -

Martutenera martxa

'Epaiketa politikoen aurka herri harresiak' aldarrikatu dituzte

Mila lagun inguruk, horien artean Gipuzkoako Aldundiko ordezkariek, hartu dute parte Martuteneko espetxera egin duten martxan.

Donostiako "Aske gunean" bildu dira martxa egin aurretik.
Donostiako "Aske gunean" bildu dira martxa egin aurretik.
Milaka lagunek Martuteneko espetxera egindako martxan parte hartu dute

1:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mila lagun inguru bildu dira Donostiako "Aske gunean" Auzitegi Nazionalak zigortutako zortzi gazteei elkartasuna adierazteko.

Martxa abiatu aurretik, eserialdia egin dute Boulevardean. Bertan, "herri harresiekin desobedientzia zibilarekin" jarraituko dutela esan dute. Halaber, nazioarteko gazteen erakundeen atxikimendu mezuak irakurri dituzte.

12:30etan hasi dute martxa eta elkarri besotik lotuta Martutenerantz abiatu dira Segiko kide izateagatik auzipetutako hainbat gazte, eta Aldundiko hainbat ordezkari, besteak beste Ander Rodrigez Gizarte politikako diputatua eta Helena Franco Ogasun diputatua, ehunka herritarrekin batera.

Halaber, EH Bilduko bozeramaileak ere egon dira, Alternatibako eta Sortuko ordezkariekin batera. Komunikabideei Rodrigezek esandakoaren arabera, "elkartasuna" adierazi nahi diete zigortutako gazteei eta euren senitartekoei.

Horren ustez, "onartezina" da lan politikoa egiteagatik eta erakunde politikoetako kide izateagatik pertsonak atxilotzea eta kartzelara bidaltzea. Gazte gipuzkoar horien eskubideak babestu ditu. "Iraganeko ekintza moldeak garai politiko berrian erabiltzea onartezina" dela esan du, eta horiek behin betiko gainditzeko deia egin du.

Azkenik, "ostiralean gertaturikoa gehiago ez errepikatzeko, lan egiteko eta bidezkoak ez diren epai politikoak" ez betearazteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea