Politika -

Aske Gunea

Gorenak kondenatutako gazte baten ama: 'Gazteak dira, ez terroristak'

Mari Paz Casanova oso kritiko mintzatu da Ertzaintzaren jarreraren kontra, 'esan dute ez zutela indarra erabiliko, baina erabili egin dute'.

Ertzaintzak Auzitegi Gorenak kondenatutako Segiko zortzi kideetako sei atxilotu ditu. Argazkia: EFE
Ertzaintzak Auzitegi Gorenak kondenatutako Segiko zortzi kideetako sei atxilotu ditu.
Ertzaintzak Auzitegi Gorenak kondenatutako Segiko zortzi kideetako sei atxilotu ditu. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak Segiko kideak direlakoan kondenatutako zortzi kideetako sei atxilotu ditu Ertzaintzak, ostiral honetan, Donostiako Boulevardean. Aske Gunean zeuden beste bi pertsona ere atxilotu dituzte, ertzainei aurre egitea egotzita.

"Faktoria" Euskadi Irratiko saioan atxilo eraman duten gazteetako baten amarekin hitz egin dute. Mari Paz Casanova Egoi Alberdiren amak nabarmendu duenez, "gazteak dira, eta ez terroristak. Lan soziala egiten dute, auzoko eta herriko lanak.".

Halaber, oso kritiiko mintzatu da Ertzaintzaren kontra: "haiek esan dute ez dutela indarra erabiliko, eta erabili egin dute."

Bestalde, gazteek erakutsi duten erresistentzia pasiboa goratu du."Oso oso kontentu nago erantzunagatik eraman dituzte, baina hau hemen gelditzen da. Aurrera jarraituko dugu haiekin, gazteriarekin", gaineratu du.

Casanovaren esanetan, atxilotuak indartsu eta lasai eraman dituzte. Nolako tratua jasoko duten jakitea da orain senideen eta lagunen kezka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea