Politika -

2013ko Aurrekontuak

EH Bilduk osoko zuzenketak aurkeztu ditu Urkullurekin hitz egin ostean

Mintegik adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzarekin 'desadostasun handiak' dituztela egiaztatu dute, eta Aurrekontuen proiektuak 'ez du ibilbiderik'.

Laura Mintegi EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Laura Mintegi EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea.
Laura Mintegi EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk bi osoko zuzenketa aurkeztu ditu gaur Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontu proiektuaren kontra, Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu ostean.: bata diru-sarrerei dagokie eta beste gastuei. Eusko Jaurlaritzarekin "desadostasun handiak" dituztela egiaztatu omen dute, eta Aurrekontuen Proiektuak "ibilbiderik ez" duela izango salatu dute.

Laura Mintegi koalizio abertzalearen bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean bi osoko zuzenketak aurkeztu eta gero egin ditu adierazpen horiek.

Osoko zuzenketak lehendakariarekin bildu ostean aurkeztu dituzte; izan ere, Urkulluk Aurrekontuetarako babesa bilatzeko bilera-sorta abiatu du. Aurretik PSE-EErekin eta PPrekin elkartu da lehendakaria, eta gaur Bildurekin batu eta gero, UPyDrekin hitz egitea bakarrik geratzen zaio.

Mintegik esan du aztertuko duela EAJren proposamena

EAJren proposamena aztertuko dutela adierazi du Laura Mintegik. Hala ere, osoko zuzenketarekin buru-belarri dabiltzala onartu du; izan ere, Aurrekontuen Proiektuak "ez du ibilbiderik", horren iritzian.

Mintegik hainbat arrazoi eman ditu aurkeztu dituzten bi osoko zuzenketak justifikatzeko: eragile sozialen iritzia kontuan izan gabe egin direla, sistema publikoa ahultzen dutela, eta, defizitari eta kupoari dagokienez, "kanpoko erakundeek" agintzen dutena onartzen dutela. Halaber, EH Bilduk ez ditu EAJk ezarritako gastu muga eta dirua banatzeko irizpidea babestuko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea