Politika -
ETAko presoen omenaldiak
Fiskaltza datuak biltzen ari da, Sortu legez kanporatzea eskatzeko
Estatuko Fiskal Nagusia ETAko presoen omenaldien datu "zehatzak" biltzen ari da, hain zuzen ere.
Erredakzioa
Eduardo Torres-Dule Estatuko fiskal nagusiak informazioa biltzen ari direla aurreratu du, noizbait Sortu legez kanporatzea eskatu ahal izateko. Izan ere, ETAko presoen omenaldietara joatea terrorismoa goratzea dela uste du fiskalburuak.
Senatuan agerraldia egin baino lehen, Torres-Dulcek hizpide hartu ditu Xabier Lopez Peña Thierry ETAko buruzagia zenaren gorpuari ostiralean egin zioten harrera eta Iker Rodrigo Sortuk Bizkaian duen buruaren atxiloketa.
Hain zuzen ere, aipatu omenaldia antolatzea egotzita atxilotu du Guardia Zibilak Iker Rodrigo, baina Lopez Peñaren senideek ukatu egin dute antolakuntzarekin zerikusirik duela. Eloy Velasco epailearen aurretik igaroko da bihar, 10:00etatik aurrera.
Torres-Dulceren esanetan, Fiskaltzak ETAko presoen alde egin dituzte ekitaldiak aztertzen ari dira, "horietako batzuetan terrorismoa goratu dutelako".