Politika -
Xabier Lopez Peñaren heriotza
Guardia Zibilak Iker Rodrigo Sorturen Bizkaiko arduraduna atxilotu du
Xabier Lopez Peñari joan den ostiralean Sondikako aireportuan egindako harrera antolatzea egozten dio Guardia Zibilak.
Erredakzioa
Guardia Zibilak Iker Rodrigo Sorturen Bizkaiko arduraduna atxilotu du, Xabier Lopez Peñari joan den ostiralean Sondikako aireportuan egindako harrera antolatzea egotzita.
Atxiloketa Erandion egin dute, Rodrigo etxetik atera denean. Guardia Zibilak Bilbon duen kuartelera eraman dute eta datozen orduetan Auzitegi Nazionalera eramango dutela espero da, zenbait albiste agentziek iturri ofizialak aipatuta zabaldu dutenez.
Eloy Velasco epailearen aurrean deklaratu beharko du bihar, 10:00etatik aurrera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea