Politika -

Legez kanpo uzteko mehatxua

Urquijok gertutik jarraituko ditu Bildu eta Sortu

Astelehen honetan txosten bat aurkeztuko dio EAEko fiskal nagusiari, Xabier Lopez Peña presoari egindako harrera ikertu dezan.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: EiTB
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria (artxiboko argazkia).
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak jakinarazi duenez, gertutik jarraituko ditu Bildu eta Sortu, eta informazioa bilduko du legez kanpo utz ditzaketen ikertzeko. Bestalde, astelehen honetan txosten bat aurkeztuko dio EAEko fiskal nagusiari Xabier Lopez Peña presoari egindako harrera ikertu dezan.

Cadena Ser irrati kateari eskainitako elkarrizketan adierazi du, inor ez dagoela legearen gainetik, eta, beraz, gertutik jarraituko dituela Sortu eta Bildu Auzitegi Konstituzionalak ezarritako muga gorriak gainditu ez ditzaten.

Urquijoren ustez, kinka larrian daude Bildu eta Sortu, eta egoera horren erakusle da Segiko kide izateagatik zigortutakoei eskaini dieten babesa. "Adi-adi egongo gara", gaineratu du.

Lopez Peña presoari harrera

Xabier Lopez Peña presoaren senitartekoek eta lagunek omenaldia egin zioten ostiral arratsaldean Sondikan. Atsekabetuta agertu da Urquijo, Ertzaintzak "irmotasun" handiagoz jokatu ez zuelako. "Ez dut esan nahi kontzentrazio hori indargabetu behar duenik, baina atestatu bat egin behar zuen", gaineratu du.

Estatuko segurtasun indarrek eta Ertzaintzak lan egin behar dute gisa horretako ekintzak zigor gabe gelditu ez daitezen.

Urquijoren iritziz, terrorismoari gorazarre egin zitzaion ekitaldi horretan, eta horregatik neurriak hartzeko eskatu dio EAEko fiskal nagusiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea