Politika -

Salaketa

'Cabacas auzian' jarrera aldatu izana egotzi dio PPk Jaurlaritzari

Euskadiko PPko idazkari nagusiak adierazi duenez, "guk gure jarrera irmoa mantenduko dugu, gizarteak azalpenak espero dituelako eta Cabacas familiak merezi duelako".

Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Cabacas auzian' jarreraz eta iritziz aldatu izana leporatu dio Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzari. Halaber, Oyarzabalek iragarri duenez "guk gure jarrera irmoa mantenduko dugu, gizarteak azalpenak espero dituelako eta Cabacas familiak merezi duelako".

Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailea 2012ko apirilaren 5ean hil zen Bilbon, Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz.

Horren harira, jazotakoa "istripua" izan zela ondorioztatu zuen Gervasio Gabirondo, "inork ez zuelako hiltzeko asmorik". Iritzi horrekin bat zetozela adierazi zuen ostiral honetan Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak.

Gauzak horrela, Cabacasen familiari "elkartasun osoa" adierazi nahi izan dio Oyzarzabalek. Gainera, "familiaren haserrearekin bat" egiten duela esan du, "urtebete igaro delako eta Eusko Jaurlaritzak ez duelako auzia argitu eta ez duelako inolako erantzukizunik bere gain hartu".

"Harrigarria da Jaurlaritzak azalpenak eskaini ez izatea, gu horren zain gaude oraindik", esan du Oyarzabalek, "hala ere, Ertzaintzari ospea kentzeko jokoan sartu gabe, babes osoa erakutsi nahi diot familiari". "Auzitegiek ezarri beharko dituzte erantzukizunak, eta horri adi ere egongo gara", ohartarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea