Politika -

Babesa kondenatuei

Epaiketa politikoekin amaitzea eskatu dio Sortuk Espainiako Gobernuari

Ezker abertzaleko ordezkariak Donostiako Aske Gunean izan dira, Auzitegi Gorenak kondenatutako 8 lagunei babesa emateko.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak epaiketa politikoekin eta gazte independisten eta, oro har, independisten kontrako jazarpenarekin amaitzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Halaber, bake prozesua oztopatzea egotzi dio.

Pernando Barrena, Amaia Izko eta Joseba Alvarez Sortuko ordezkariak Donostiako Boulevardean kokatuta dagoen Aske Gunean izan dira gaur, Auzitegi Gorenak Segiko kide izatea kondenatutako gazteei babesa emateko. Epaiak kutsu politikoa duela salatu du Sortuko bozeramaileak. Horren ustez, gazteek inkomunikazio garaian egin zituzten adierazpenak izan ditu kontuan epaileak horiek zigortzeko.

"Aske Gunean izugarrizko lezioa ematen ari dira gazteak, izugarrizko heldutasuna erakutsi dute", aldarrikatu du Pernando Barrenak. Gaineratu duenez, argi geratu da horiek herri honen borrokarekin duten konpromisoa.

Azkenik, Aske Gunera gerturatzeko, eta bihar 17:00etan Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea