Politika -

Ekaitz de Iberoren atxiloketa

Ertzaintzaren jarrera 'oldarkorra' salatu du EH Bilduk

Arzuagak ''kezka'' agertu du Ertzaintzaren jarrera dela-eta, eta Garitanoren hitzetan ''onartezina'' da gazteak ''jarrera politikoagatik atxilotzea''. Urquijok diputatua ikertzea eskatu du.

Istiluak zan dira Donostian, De Iberoren atxiloketan. Argazkia: Donostiako Auziperatuak/Youtube
Istiluak zan dira Donostian, De Iberoren atxiloketan. Argazkia: Donostiako Auziperatuak/Youtube
Istiluak zan dira Donostian, De Iberoren atxiloketan. Argazkia: Donostiako Auziperatuak/Youtube

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak ''kezka'' agertu du asteazken honetan, Donostian, Ekaitz de Ibero gaztearen atxiloketan, Ertzaintzak jarduteko izan duen moduagatik.

Auzitegi Gorenak absolbitutako Segiko ustezko zazpi kideetako bat (beste zortzi kondenatu egin zituen), atxilotu du Ertzaintzak gaur goizean Donostian, beste auzi bat dela eta. Atxiloketa Donostiako Boulevardean egin dute, "Askegunea" izeneko karpa eremuan, kondenatuei elkartasuna adierazteko ehunka pertsonak sortu duten eremuan, hain zuzen ere.

Arzuagaren hitzetan, zaurituak eta ''suntsiketa'' eragin dituen ''agresioa'' izan da, eta bertan zauden lagunen kontrako ''erasoa'' salatu du. "Iraganeko kontua zela uste genuen, baina polizia eredu berri baten inguruan hitz egiten ari garen garai honetan bere gordintasun osoan jarraitzen du gurean'', gaineratu du.

Garitano: ''Onartezina da gazteak bere jarduera politikoagatik atxilotzea'

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere Ertzaintzaren jokabidea kritikatu du, eta EAJren jarrera ''deitoragarria'' izan dela adierazi du, ''Ertzaintza jarrera bortitzarekin aritzera bidaltzeagatik''.

''Zigortutako gazte militante politikoei elkartasuna adierazteko bildutakoen kontra'' jo du Ertzaintzak, Garitanoren hitzetan. Gazteak ''bere jarduera politikoagatik'' atxilotzea ''onartezina'' dela uste du diputatuak, eta 'Euskal Herriko militantzia politikoa zigortzen'' ari direla salatu du. Halaber, Auzitegi Goreneko epaiak ''garai berriekin'' bat egiten ez duela uste du Garitanok.

Diputatua ikertzea eskatu du Urquijok

Adierazpen horien harira, Carlos Urquijo Gobernuak Euskadin duen ordezkariak gaur bertan igorriko dio idatzi bat EAEko fiskal nagusiari, Garitano ikertzea eta deklaratzera deitzea eskatuz. Izan ere, baliteke diputatu nagusiak terrorismoa goraipatu edo justifikatu izana, Urquijoren hitzetan.

Gobernuak Euskadin duen ordezkariaren ustez, ''onartezina'' da Garitanok ''gazteak bere jarduera politikoagatik atxilotzea onartezina dela esan izana''.

''Izua'' eragitea egotzi dio Donostiako Udalak Ertzaintzari

Donostiako udal gobernuak, bestalde, ''erabat gaitzetsi'' ditu atxiloketa eta Ertzaintzak ''indarkeria erabili izana''. Horren harira, hiri erdigunean ''izua'' eragitea egotzi dio Udalak Ertzaintzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea