Politika -
Donostian
Ertzaintzak ETAko presoen argazkiak kendu eta lau lagun inputatu ditu
Argazkiak Donostiako Bretxa plazan izandako elkarretaratze batetik kendu dituzte, eta lau laguneri terrorismoaren goraipamena leporatu diete.
Erredakzioa
Ertzaintzak ETAko presoren hainbat argazki kendu ditu larunbat honetan Donostian eta lau lagun inputatu ditu, terrorismoaren goraipamena egotzita, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Larunbat honetan 12:00etan deitutako elkarretaratze bat izan da Bretxa plazan. Bertan ETAko presoren irudiak izan dira ikusgai. Ondorioz, 13:00etan Ertzaintza bertaratu da eta argazkiak kendu ditu. Halaber, identifikatutako lau laguneri terrorismoaren goraipamena leporatu die.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea