Politika -
Abiadura Handiko Trena
AHTren Gipuzkoako zatia 2016an bukatuko dute, Oregik adierazi duenez
Gainerakoen inguruko datarik ematen ez da ausartu.
Erredakzioa
AHTren Gipuzkoako zatiko lanak ''oso ondo'' doazela adierazi du ostiral honetan Ana Oregi Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak, eta, aurreikuspenen arabera, 2016ko udan bukatuko dituzte.
''Lurralde politika'' izenburupean, hitzaldia eskaini du sailburuak Bilbon, Forum Europa Tribuna Euskadin, eta, AHTren lanen inguruan galdetuta, Gipuzkoako zatiko lanak ''oso ondo'' doazela erantzun du. ''Gipuzkoako zati guztiak martxan ditugu, eta horietako azkena 2016ko udan bukatuko dute, lanaren planifikazioarekin bat eginez'', azaldu du.
Sailburuak ez du Bizkaiko eta Arabako zatien inguruko datarik eman. Hala, Ministerioak datarik ematen ez badu berak ere emango ez duela esan du sailburuak.
Pasaiako portua
Krisi ekonomikoak azpiegitura proiektuetan izango dituen ondorioak hizpide, Forondako aireportua indartzearen alde azaldu da Oregi. Momentuz Pasaiako kanpoko badiaren proiektua baztertzen badu ere, barnekoaren birsorkuntza ezinbestekoa dela dio. Ildo horretan, proiektua gauzatzeko erakundeen arteko akordioaren alde egin du, eta, hala, Bilboko eta Pasaiako portuen arteko elkarlana bultzatzearen alde azaldu da Oregi.
Garraio txartel bakarra
Euskadin garraio txartel bakarra ezartzeko asmoa dela-eta, baikor agertu da sailburua.