Politika -

2001 eta 2005 artean

Esku-dirutan 2,4 milioi euro sartu zituen Barcenasek Suitzako kontutan

Urte horietan zehar, 16 aldiz joan zen Suitzara eta kopuru hori koadroen eta higiezinen salmentekin lorturiko dirua zela justifikatu omen zuen hainbatetan.

Luis Barcenas.
Luis Barcenas.
Luis Barcenas.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Barcenas PPko diruzain ohia 16 alditan joan zen Suitzara 2001 eta 2005 urteen artean eta 2.437.485 euro sartu zituen esku-dirutan horren izenean zegoen Dresdner Bank banketxeko kontu batean, Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Suitzatik jasotako informazioaren arabera.

Halaber, Gürtel auziko bigarrenarekin, Pablo Cresporekin, lotutako kontuak ere helarazi dizkio Suitzak epaileari, baita Guillermo Ortega Majadahondako alkate ohiaren (PP) eta Amando Mayo auzian inputatutako enpresa-gizonaren kontuak ere.

Banketxe horren arabera, Barcenasek koadroen eta higiezinen salmentekin justifikatu izan zuen diru kopuru hori, baina Ruzen arabera, "diru horren jatorria ikertzea beharrezkoa da".

Dredsner Bank banketxeak Ruzi 11 liburukitan helarazi dio 2001-2005 urteei dagokien informazio guztia.

Aurretik, 2005 eta 2009 urteen arteko informazioa bidali zion banketxeak. 22 milioi euro izan zituela jakin zen orduan, baina Barcenasek berak bere deklarazioan onartu zuen 38 milioi euro izatera iritsi zela.

Oraingo dokumentazioan jakin denez, 2001. urtean Genevan kontu bat ireki zuen bere izenean Luis Barcenasek eta ahalordedun gisa Rosalia Iglesias bere emaztea azaltzen zen, baita Juan Carlos Barcenas anaia ere. Halaber, horren izen-mailegatzaile zen Ivan Yañezen aitak, Francisco Yañezek, baimena zuen gutunak eta dokumentazioa jasotzeko.

Diru-sarrera horiek urte horietan guztietan egin zituen 16 bisitetan egin ziren, 2001. urteko ekainaren 22tik, 2005eko ekainaren 24ra bitartean, hain zuzen. Behin, 2004ko azaroaren 1ean, PPko diruzain ohiak ez zuen zeraman dirua sartzea lortu, "bezeroa ados ez zegoelako", txostenean azaltzen denaren arabera.

Epaileak dionez, "kapital mugimenduen inguruko dokumentazio eta justifikazio eza" nabarmena da, eta Barcenasekin lotutako Lombard Odier banketxeko kontuetako dokumentazioa oraindik aztertzekw dagoela ekarri du gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea