Politika -

Xabier Lopez Peñaren heriotza

Herrirak manifestazio isila deitu du datorren larunbaterako Bilbon

"Tratu krudela ahalbidetzen duen espetxe-politikaren amaiera" eskatuko dute, 'Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea' lelopean.

Herrirak Basaurin egindako manifestazioa.
Herrirak Basaurin egindako manifestazioa.
Herrirak Basaurin egindako manifestazioa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrirak manifestazioa deitu du datorren larunbaterako Bilbon, Xabier Lopez Peñaren heriotza salatzeko eta espetxe-politikaren aldaketa eskatzeko. Horrez gain, ostegunean elkarretaratzea egingo dute Frantziak Bilbon duen kontsulatuaren aurrean eta ostiralerako mobilizazioak deitu dituzte Galdakaon, Basaurin, Bilbon,  Gasteizen, Donostian, Iruñean, Donibane Garazin, Baionan, Donibane Lohitzunen, Maulen eta Hazparnen.

Larunbateko manifestazioa isila izango da eta 'Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea' lelopean zeharkatuko ditu Bilboko kaleak.

Beñat Zarrabeitia Herrirako bozeramaileak adierazi duenez, Lopez Peñak bere azken asteetan jasandako tratuak "agerian utzi du Espainiak eta Frantziak erabiltzen duten presoen kontrako mendeku eta biolentzia politika". "Konponbidea eta bakea atzeratzea baino ez dute bilatzen", salatu du.

Horrez gain, Frantziako administrazioaren jokabidea gogor kritikatu du, Lopez Peña ospitalera eraman zutela familiari ez jakinarazteagatik (zortzi egun geroago izan zuten horren berri), osasun-parterik ez emateagatik edota presoa hil egin zela jakinarazi aurretik 12 ordu igaro zirelako.

"Xabier Lopez Peñarekin azken asteetan egin zutena giza-eskubideen urraketa izugarria da, ankerkeria izugarria", azpimarratu du.

Gauzak horrela, "premiazko neurri bateratuak" adosteko deia luzatu die  Herrirak erakunde, alderdi politiko eta sindikatuei, espetxe-politika errotik aldatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea