Politika -
Ondorengotza errefusatu du
Basagoiti: 'Ez dut PP utziko eta udal hauteskundeetan izango naiz'
Euskadiko PPko presidenteak azaldu duenez, "ez dago nire ondorengotzari buruzko eztabaidarik". Halaber, 2015eko udal eta foru hauteskundeak prestatzen dabilela iragarri du.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak adierazi duenez, "nire ondorengotzari buruzko eztabaida ez dago zabalik". Halaber, 2015eko udal eta foru hauteskundeak prestatzen dabilela iragarri du.
Bere dimisioaren inguruko zurrumurruei amaiera eman nahi izan die Basagoitik EFEri eskainitako elkarrizketan. Urriko hauteskunde autonomikoen ostean Euskadiko PPko presidentetza utziko zuela iragarri zuen, baina datarik zehaztu gabe.
PPko buruzagiaren esanetan, "nire ustezko dimisioaren inguruan argitaratu duten % 90 gezurrezkoa da". "Ez dago berririk; egonez gero, nik neuk iragarriko nuke, baina egun ez dut berririk aurreratu ez dagoelako ezer, gainerko guztia zurrumurruak direlako", azaldu du.
Hautagai berrien bila
Basagoitiren esanetan, "udal eta foru hauteskundeei begira, Euskadiko PP alderdia baldintza onenetan jartzea dut helburu orain, udalerri guztietan PP ezartzeko, herrialdetan bizi diren hautagai berriak bilatu ahal izateko".
"Momentuz ez dago ondorengotzarik, baten bat urduri egon eta komunikabideetan informazioren bat filtratu zabaldu arren", azaldu du. "Ondorengotza irekitzean nik neuk egingo dut, nik egiteko ahalmena dudalako, PPko kongresuan botoen % 93rekin hautatu nindutelako, baina oraingoz ez dago ondorengotzarik".
"Nik alde egitean, ez dut uste Euskadiko PPren zentrorako bidea arriskuan egongo denik, duela urtebete baino gutxiago botoen % 93 jaso nuelako eta inor ez zelako nire aurka aurkeztu", ondorioztatu du Basagoitik.