Politika -
'Thierry'
Pariseko gorputegira eraman dute Xabier Lopez Peñaren hilotza
Ospitalak ez du heriotzaren nondik norakoak zabaldu nahi izan "medikuen konfidentzialtasunak aginduta"; agintari fratziarrek ez dute heriotzaren inguruko erreakzioarik egingo.
Erredakzioa
Xabier Lopez Peña 'Thierry' Poliziaren ustez ETAren buruzagia izan zenaren hilotza Pariseko gorputegira eraman zuten atzo, larunbata, Frantziako hiriburuko ospitale batean hil eta gero, ospitaletik zabaldu dutenez.
Aipatu iturrien arabera, Lopez Peña goizaldean hil zen, eta gorpua Pitié-Salpêtrière ospitaleko tanatoriotik gorputegira eraman zuten, analisi gehiago egiteko eta zabalik dagoen ikerketari ekiteko.
Pariseko Epaitegiko Poliziak eta Poliziaren Prefekturak esan dute ezin dutela baieztatu zeini dagokio ikerketa egitea.
'Thierry' atxilotu zutenean, Frantzian (2008an), ETAren buruzagitzat jo zuten, eta Poliziak ETAren su-etena hautsi zuen eta bi pertsona hiltzea eragin zuen atentatua berak bultzatu zuela uste du.
Martxoaren 11an, eta bihotzeko arazoak zirela eta, Fleury-Merogis espetxetik Corbeil-Essonne ospitalera eraman zuten, bertan arta zezaten, eta bi egun geroago, okerrera egin ostean, Pitié-Salpêtrière ospitalera eraman zuten. Azken honetan ebakuntza egin zioten eta ondoren odol-isuri bat pairatu zuen.
Ospital horrek ez du heriotzaren nondik norakoak zabaldu nahi izan "medikuen konfidentzialtasunak aginduta"; eta Eliseotik esan dutenez, agintari fratziarrek ez dute heriotzaren inguruko erreakzio ofizialik egingo.
Etxerat presoen senideen elkarteak atzo salatu zuenaren arabea, ospitaleak "ez du bere osasun egoeraren berri eman, ezta hil denean ere" eta bihar, astelehena, prentsaurreko bat emango du Baionan bere bertsioa zabaltzeko.