Politika -

ETA-ren agiria

Bake prozesua atzera bueltarik gabekoa dela uste du Sortuk

Presoak askatzea eskatu du Pernando Barrenak, baita odolezko delituak dituztenak ere.

Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea.
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak igande honetan adierazi duenez, Euskal Herriko bake prozesuak ez du atzera bueltarik, eta ezker abertzalearen apustua "atzeraezina" da. Halaber, presoak askatzea eskatu du Barrenak, baita odolezko delituak dituztenak ere.

Aberri Egunaren harira, ETAk argitaratutako agiria izan du hizpide Pernando Barrenak Rac1 irrati-katean.

Prozesuaren amaieran preso guztiak askatzea eskatu du Sortuk, odolezko delituak dituztenak barne, "motibazio politikoa" dutela argudiatuta. Hala ere, presoen askatze prozesua era mailakatuan egitea onartzen du Barrenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea