Politika -
PAH
Poliziak politikari ustelen aurka ez jardutea deitoratu du Ada Colauk
“Ustelkeria kasu oso larriak daude, finantza erakundeek pertsonarik ahulenei eraso egiten diete, eta hemen inoiz ez zaio Poliziari deitu identifikatzera”, azaldu du.
Erredakzioa
Ana Colau Hipotekagatik kaltetuen Plataformako (PAH) bozeramaileak deitoratu egin du Barne Ministerioak Polizia bidaltzea politikarien aurkako protestetan parte hartzen duten pertsonak identifikatzera, eta ez biltzea ustelkeria "larrien" kasuetan identifikatzera edota atxilotzera.
Radio 4-n egindako elkarrizketa batean Colauk honako hau esan du: ""Ustelkeria kasu oso larriak daude, finantza erakundeek pertsonarik ahulenei eraso egiten diete, eta hemen inoiz ez zaio Poliziari deitu identifikatzera edota atxilotzera", azaldu du.
Horren haritik, "langabezian gelditu direlako hipoteka ordaintzeari utzi dioten herritar zintzoen kontra segurtasuna indarrak bidaltzen" dituztela kritikatu du.
Colauk adierazpen horiek egin ditu, Poliziako Zuzendaritzak instrukzioak polizia-etxe guztietan banatu ostean; horren arabera, Poliziak "lehenengo pertsonak identifikatu beharko ditu parte hartzaileak atxilotzeko", alderdi politikoetako kideak edota egoitzak erasotzeko ekintzetan.
Estatuko Idazkaritzaren mugimendu hori PAHko ordezkariek azken egunotan egindako ekitaldien ostean izan da.