Politika -

Aberri Eguna 2013

Sortuk 'kateak apurtzeko deia' egin du Aberri Egunaren baitan

Ezker abertzaleko alderdi berriak “gaur egun Espainiak eta Frantziak gatazkaren aurrean erakusten duten blokeo, ukapen eta trabatze jarrera” deitoratu du

Aberri Eguna. Artxiboko argazkia
Aberri Eguna. Artxiboko argazkia
Aberri Eguna. Artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Egunero haziz doan independentziaren aldeko olatua geldiezina" izango dela ziurtatu du Sortu ezker abertzaleko alderdi berriak. Igandean ospatuko den Aberri Eguna dela eta, "kateak apurtzeko deia" egin du, "eredu politiko, sozial eta ekonomikoa aldatzeko bidea" independentzia dela aldarrikatuz.

Manifestuan, aurtengo Aberri Eguna azken hamarkadetan bizi den krisi ekonomikorik txarrenaren baitan ospatuko dela gogorarazi du alderdi independentistak, eta, testuinguru horretan, "euskal nazioaren parte garela gogoraraztea inoiz baino garrantzitsuagoa" dela adierazi dute.

"Euskal Herria nazio bat dela, eta euskaldunok Adouretik Ebrora arte dihoan nazio bat osatzen dugula" azpimarratuko du Sortuk datorren igandean ospatuko den Aberri Egunean.

"Egunero haziz doan independentziaren aldeko olatua geldiezina da, eta Katalunian eta Eskozian gertatzen ari den bezala, independentziaren aldeko herritarren aldarriak" geroz eta gehiago hedatzen ari direla nabarmendu du.

Prozesuaren blokeo egoera kritikatu dute

"Nahiz eta esparru horretan egindako batzuek egindako aurrerapausu handiak kontuan hartu", ezker abertzaleko alderdi berriak "gaur egun Espainiak eta Frantziak gatazkaren aurrean erakusten duten blokeo, ukapen eta trabatze jarrerak" deitoratu ditu.

"Nahiz eta euskal gizarteak eta nazioarteko agenteek gatazkaren bukaera eztabaidatu baten aldeko apustua egin duten", alderdi abertzaleak "ukapenaren eta gudaren estrategian ainguratuta egotea" egotzi die bi Estatuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Aberri eguna bideoak