Politika -
Dieten eskandalua
CANeko dietetan kobratutako 68.000 euro itzuli ditu Barcinak
Nafarroako presidenteak dirua itzuliko zuela iragarri zuen, egun batean bileretan parte hartzeagatik dieta bikoitzak eta hirukoitzak jaso zituela zabaldu zenean.
Erredakzioa
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak 68.553 euro itzuli ditu Nafarroako Kutxako batzordeetan parte hartzeagatik jasotako dietetatik, Juan Luis Sanchez de Muniain Gobernuko bozeramaileak jakitera eman duenez.
Aurreko astean egin zuen itzulketa Nafarroako presidenteak, Gobernuko bozeramaileak zehaztu duenez.
Barcinak, UPNko beste kide batzuekin batera, Miguel Sanz presidente ohia tarteko, dirua itzuliko zuela iragarri zuen, egun batean nafarroako Kutxako Batzorde Eratzailearen bileretan parte hartzeagatik dieta bikoitzak eta hirukoitzak jaso zituela zabaldu zenean.