Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

PPk bake lantaldean egoteko egiten duen 'ahalegina' goratu du Tejeriak

Legebiltzarreko presidentearen arabera, Alderdi Popularra bakearen lantaldean egotea "garrantzitsua" da; "esateko asko" duela azpimarratu du.

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea Radio Euskadin. EiTB
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea Radio Euskadin. EiTB
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea Radio Euskadin. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak PP bake lantaldean "egon ahal izateko" egiten ari den "ahalegina" goratu du, eta Alderdi Popularra, azkenik, bertan egongo dela "sinetsi nahi" duela esan du.

"PP bertan egotea garrantzitsua da, asko dauka eta esateko", adierazi du Tejeriak Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean.

 

Mintegiren "bortxaezintasuna" babestu du

Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Laura Mintegi EH Bildu koalizioko legebiltzarkidearen "bortxaezintasuna" babestu du, beste behin. Legebiltzarrean egindako adierazpenen harira, ezin dela legebiltzarkideen aurka egin esan du Tejeriak, eta hori, "Auzitegi Goreneko epai batean, Estatutuan, eta baita Konstituzioan ere" jasota dagoela azpimarratu du.

Tejeria, EAEko Fiskal Nagusiak Laura Mintegiren adierazpen batzuen harira abian jarritako ikerketaz mintzatu da. EH Bilduko bozeramaileak Legebiltzarrean egindako adierazpen batzuekin terrorismoa goratu ote zuen aztertzeko Calparsorok ikerketa jarri zuen abian joan den astean.

Tejeriak adierazi du legebiltzarkideak "forupekoak" eta "bortxaezinak" direla. "Bortxaezintasuna foru-eskubide bat da, eta foru-eskubide horrek esan nahi du ezin dela geure karguaren baitan ematen ditugun iritziengatik edo adierazpenengatik geure kontra egin", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea