Politika -

Elkarrizketa ETBn

Urkullu: 'Jaurlaritzak ez du aurreikusitakoa baino gehiago gastatuko'

Lehendakariaren esanetan, Jaurlaritza Aurrekontuak luzatu izan balituzte bezala ari da lanean otsailetik, eta, onartuko ez balira, Jaurlaritzak ez duela "duena baino gehiago" gastatuko esan du.

Iñigo Urkullu, Maite Iturbe eta Pello Sarasolarekin

Jaurlaritzak biltzea espero duen dirua baino gehiago ez du xahutuko

4:48

Maider Beistegi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak ez du uste berak zuzentzen duen Gobernua ahula denik, eta egungo egoera ekonomiko korapilatsu eta malkartsuari irmo aurre egiten ari zaiola gaineratu du.

Aurrekontuak aurrera ateratzeko zailtasunak ikusten dituen galdetuta, praktikan Aurrekontuak luzatuta baleude bezala ari direla esan du lehendakariak: "Nahiz eta orekatuta ez egon Aurrekontuen luzapena posible da teknikoki", esan du. Horren ildoan gaineratu duenez, "Gobernuak ez du duena baino gehiago gastatuko; duenaren arabera gastatuko du".

Kargua hartu duenetik ETBri eskainitako bigarren elkarrizketan, hurbileko agertu da lehendakaria eta Gasteizko gobernuburu denetik "familia giroa faltan" botatzen duela adierazi du.

Aurrekontu proiektuak jasotako kritikei erantzunez, denbora tarte azkarrean egindako lana azpimarratu du Urkulluk. Gainera,  %  73,3 baliabideak finantzatzeari eta herritarren zerbitzuei eskainiko diela gaineratu du lehendakariak, aurreko urtekoan baino 1,2 puntu gehiago.

Fiskalitatea

Itun fiskalaren inguruan galdetuta, gainerako alderdiei akordio bat proposatu zaiela eta, PSEk fiskalitateari buruzko ituna Aurrekontuen akordioa erdiesteko baldintza bezala jarri zuela gogoratu du. "Aurrerapausoak" eman dira aurkeztutako agiri horri dagokionez, baina oposizioak ardura hartzeko "bertigoa" sentitzen du, Urkulluren esanetan.

iñigo urkullu lehendakari etb africa baeta asier odriozola

AHT

Abiadura Handiko Trenaren proiektuak Aurrekontuei eragiten ez diela adierazi du lehendakariak, Espainiako Gobernuaren eskuduntza delako. Horri lotuta, "kudeaketa  elkarrekin egiteko eskaera egin diogu Espainiako Gobernuari", esan du.

Krisia

Krisi ekonomikoa gori-gori den honetan, 2013. urtea gogorra izango dela esan badu ere, "denok batera krisitik ateratzeko elkarrekin" lan egingo dutela adierazi du, hori hala eginda, krisitik astiroago aterako bagara ere. Krisialditik noiz aterako garen galdetu diotenean, 2014. urtea aipatu du Urkulluk.

iñigo urkullu lehendakari etb africa baeta asier odriozola

 

Donostialdeko metroa

 

Donostialdeko metroaren lanen inguruan Oregi sailburuak egindako adierazpenek hautsak harrotu ondoren, lurraldeekin diskriminaziorik dagoela ukatu du Urkulluk. "Gipuzkoa ez dugu diskriminatu. Ez naiz lurraldeen arteko borroketan sartuko. Donostialdeko metroari buruz lasai hitz egin daiteke, Bilboko metroaren 3. lineari buruz edo Arabako beste proiektu batzuei buruz egin daitekeen bezala.

ELKARRIZKETAREN LEHEN ZATIA:

ETAren agiriaz hitz egin du lehendakariak

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea