Politika -

Legebiltzarrean

Bakerako eta elkarbizitzarako lantaldea apirilaren 11n eratuko da

Bakartxo Tejeriak Bake eta Bizikidetzari buruzko Lantaldearen eraketa joan den martxoaren 14an atzeratu zuen EH Bilduren eta PPren arteko liskarraren ondorioz.

Lantaldea Legebiltzarrean eratuko da.
Lantaldea Legebiltzarrean eratuko da.
Lantaldea Legebiltzarrean eratuko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Bake eta Elkarbizitzaren Lantaldea apirilaren 11n eratuko da, goizeko 9:00etan, osoko bilkura hasi aurretik.

Bakartxo Tejeriak Bake eta Bizikidetzari buruzko Lantaldearen eraketa joan den martxoaren 14an atzeratu zuen, Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak Fernando Buesa buruzagi sozialista zenaren hilketak "jatorri politikoa" zuela esan ondoren sorturiko liskarraren ondorioz.

Koalizio subiranistaren eta beste alderdien arteko distantzia berriro agerian gelditu zen lehengo asteko bakeari eta normalizazioari buruzko saio monografikoan.

Osoko bilkura horren ondoren, Bake eta Bizikidetzari buruzko lantaldea eratzea aurreikusi zen, baina PPk ordurako iragarri zuen ez zuela osaketa babestuko eta UPyDk esan zuen ez zuela parte hartuko.

EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin loan den legegintzaldian bakerako lantaldeak lortutako akordioa berrestea lortu zuten. Bakea lortzeko, indarkeriaren bidegabekeria, egindako kaltea eta biktimen duintasuna onartzea beharrezko jotzen ditu testuak. EH Bildu eta UpyD abstenitu egin ziren.

Sozialistekin eta popularrekin akordiora iristeko EH Bildu "zokoratzea" egotzi zion Mintegik EAJri, bake ponentzian PP egoteko helburuarekin.

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk dagoeneko parte hartuko dutela ziurtatu dute. PPk oraindik ez du baiezkorik eman eta UPyDk argi utzi du ez dela bertan egongo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea