Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Barcina ez babestea eskatu dio Patxi Zabaletak PSNri

Aralarko koordinatzailearen ustez, PSNk Barcinak boterean jarraitzea ahalbidetzen badu herritarrek alderdi "giltzarri" izaten jarraitzeko aukera kenduko diote datozen hauteskundeetan.

Patxi Zabaleta, Aralarko koordinatzaile nagusia. EiTB
Patxi Zabaleta, Aralarko koordinatzaile nagusia. EiTB
Patxi Zabaleta, Aralarko koordinatzaile nagusia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Zabaleta Aralarko koordinatzaile nagusiaren ustez, PSN "Barcina mantentzearen protagonista" bihurtzen bada, litekeena da datozen hauteskundeetan herritarrek Nafarroako sozialistei "giltzarri" izaten jarraitzeko aukera kentzea.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean Zabaletak "zentsura mozioaren aukera agortu" behar dela esan du eta " aukera hori indar politiko guztiei" eman behar zaiela gaineratu du. "Batzuekin eta besteekin hitz egiten saiatu gara, eta gutxi barru, Nafarroako ordezkari guztiek izango dute Barcinak alde egitea edo jarraitzea nahi duten esateko aukera", adierazi du Zabaletak.

Hala, "batzuk aukerarik ez dagoela esaten aurreratu" egin direla adierazi du Zabaletak, baina "bakoitzak bere botoaren esanahia arrazoitu" beharko duela erantsi du.

Zabaletak datorren apirilaren 5ean zentsura mozioa aurkeztuko dela nabarmendu du. Egun horretan "baztertzailea ez den" gobernua osatzeko hautagai alternatiboa zein den esango dute eta ez dela PSNkoa izango argitu du.

Horrez gain, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak Nafarroan hauteskundeak aurreratzea baztertu izana deitoratu du, UPNk bilatu beharko duen "erakundeen egonkortasunaren alde" egin izanaz kexatu da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea