Politika -

Adierazpen polemikoak

Mintegi:'Biktima guztien memoriaren defentsa egitea zen nire helburua'

EH Bilduko bozeramaileak salatu duenez, ondoren bere adierazpenak interpretatu zituzten zenbaitek, eta bere hitzen zentzua faltsutzea lortu zuten.

Laura Mintegi. Argazkia: EiTB
Laura Mintegi.
Mintegi: 'PPk testuinguruz kanpo atera ditu nire hitzak'

1:39

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak ikerketa abiatu du Laura Mintegik biktimen inguruan Eusko Legebiltzarrean esandakoetan delitu zantzurik dagoen argitzeko. Horren harira hitz egin du gaur Laura Mintegik, eta bere helburua biktima guztien memoriaren defentsa egitea zela azpimarratu du. Horren ustez, zenbaitek egindako interpretazioen ondotik, bere hitzen zentzua faltsutu zen.

Martxoaren 14ko Eusko Legebiltzarreko saioan ETAren hilketek jatorriko politikoa zutela eta elkarrizketaren bidez ekidin zitezkeela adierazi zuen Laura Mintegik.

"Eusko Legebiltzarrean guztiek ulertu zituzten nire hitzak. Aurretik, biktimen gainean egindako adierazpenei erantzun nahi izan nien, eta biktima guztien memoriaren defentsa aldarrikatu nuen. Ondoren zenbaitek egin zituzten interpretazioen ondotik, nire hitzen zentzua faltsutu zuten", adierazi du.

Fiskaltzak bere aurka zabaldutako ikerketaren eta gainontzeko alderdi politikoek egin dizkioten kritiken atzean interes politikoa baino ez du ikusten EH Bilduko legebiltzarkideak. Alderdi Popularrak hauspotutako polemikaren atzean interes partidista ikusten du Mintegik. Haren ustez, Bake eta Bizikidetza lantaldearen sorrera atzeratzea zen popularren asmoa, eta helburua lortu dute. Beren planteamenduetara erakarri nahi izan omen dituzte gainerako alderdiak, eta astebetean lortu egin dute.

Oztopoak oztopo, Mintegi baikor agertu da datozen lau urteotan bake eta normalizazioaren bidean nabarmen aurrera egingo dutela sinetsita. EH Bildu da lantaldea eratzeko lan gehien egiten ari dena, Mintegiren ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea