Politika -

Krisi politikoa UPN-n

Barcinak keinua egin dio PSNri, baina sozialistak ez dira fio

Yolanda Barcinak "arazo pertsonalak" ahazteko deia egin die sozialistei, Nafarroari "egonkortasuna" emateko.

Alberto Catalan eta Yolanda Barcina, UPNren batzarrean. EFE
Alberto Catalan eta Yolanda Barcina, UPNren batzarrean. EFE
Alberto Catalan eta Yolanda Barcina, UPNren batzarrean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak "ahaleginak" egingo ditu Exekutiboari "egonkortasuna" emateko, eta, horren ildotik, "arazo pertsonalak" ahaztuta PSNri gerturatu beharko zaiola aitortu du.

Nafarroako Parlamentuko saioa hasi baino lehen kazetarien aurrean egindako agerraldi batean, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiarekin duen harreman txarra bi alderdien artean akordioak lortzeko oztopo ote den galdetu diote, eta Barcinak "egonkortasunak" lehentasuna izan behar duela erantzun du.

Babes zehatzak lortzeko helburuz PSNrekin egindako hartu-emanei dagokienez, "etengabekoak" direla eta berak ere parte hartu duela azaldu du Barcinak. "Areagotu egin beharko ditugu hartu-emanak, maila guztietan", gaineratu du.

PSN ez da fio

Nolanahi ere, Samuel Saro PSNko bozeramaileak adierazi duenez, sozialistak ez dira fio, eta "engainatzea" eta "bizkarrean labankada bat eman izana" egotzi dio Barcinari.

Sarok Parlamentuko saioan egin ditu adierazpenak. Bertan, Osasun Kontseilaritzan "zuloa" dagoela eta "zenbakiak" ez datozela bat esan dio Marta Vera kontseilariari.

Hori dela eta, Barcinak eta Verak aurrekontuekin "engainiatu" nahi izan dituztela salatu du.

Catalan

Bien bitartean, Alberto Catalan Parlamentuko presidente eta Barcinari UPNko buruzagitza lehiatu zion hautagaiak alderdiaren zuzendaritzan sartu edo ez aztertzen ari dela azaldu du.

Dena dela, alderdikideen erdiek bere alde egin zutela gogorarazi dio Barcinari, eta, beraz, "egunerokoan" hori kontuan hartzeko deia egin dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea