Politika -

Lehendakaritza

Urkulluk 150 herritar hartuko ditu ostegun honetan Lehendakaritzan

Urkulluren Jaurlaritzak 100 egun bete dituela-eta, lehen hiru hilabete hauetako jarduera nagusiak laburbilduko dituzte, eta legegintzaldiko ildo nagusiak jorratuko dituzte.

Iñigo Urkullu. EFE
Iñigo Urkullu.
Iñigo Urkullu. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakaria 150 bat herritarrekin bilduko da bihar, hilak 21, berak zuzentzen duen Jaurlaritza eratu zela 100 egun betetzen direla-eta.

Irekia webgunearen bitartez iragarri zuten bilera, eta, hitzordu horretan parte hartzeko interesa agertu duten 100 herritar baino gehiago hartuko ditu lehendakariak bihar, Lehendakaritzako atrioan, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Urkullurekin batera, sailburu guztiak izango dira bertan. Egungo Jaurlaritzaren lehen 100 egunen laburpena egiteaz gain, sailburu bakoitzak bere sailaren jardueraren ildo nagusiak azalduko ditu.

Ondoren, legegintzaldi honetako funtsezko ildoen berri emango du Iñigo Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea