Politika -
UPNren Batzarra
6 botoko desfasea egon da eta hasierako bozketa ontzat eman dute
UPNko hainbat kidek Batzarreko botoak berriro kontatzeko eskatu dute Yolanda Barcina irabazletzat jo duen emaitza ezagutu ostean.
Erredakzioa
UPNk ontzat eman du alderdiko IX. Batzarreko emaitza. Yolanda Barcina hautatu dute alderdiko presidente eta Catalanen hautagaitzako hainbat kidek botoak berriro zenbatzeko eskatu dute orduan, "boto-emaile baino, boto gehiago zeudela ikusita".
Alberto Catalanen hautagaitzako kideek eskatuta, botoak berriro kontatu dituzte eta sei botoko desfasea egon dela ziurtatu dute. Horrek emaitzari eragiten ez dionez, Yolanda Barcina presidente berrautatu duen hasierako bozketa ontzat eman dute.
Alderdiko iturriek azaldu dutenez, boto baino boto-emaile gutxiago egon dira; izan ere, sistema informatikoan akats bat egon da.
Hori dela eta, botoak berriro zenbatu dituzte eta sei botoko desfasea zegoela frogatu dute. Emaitzari eragiten ez zionez, Batzarrak aho batez onartu du hasierako bozketaren emaitza.
Aldez aurretik, Alberto Catalanen hautagaitzako kideek Yolada Barcina presidente berrautatu duten Batzarreko bozak berriro kontatzeko eskatu dute; izan ere, boto-emaile kopuruaren eta eman diren bozen artean zalantzak sortu dira.
Maria Caballero Iruñeko zinegotzi eta Catalanen hautagaitzako kideak iragarri du erreklamazio formala jarri duela botoak berriro kontatzeko eskatuz.
Bozketan zehar arazo bat izan da sistema informatikoan. Hori dela eta, aurreikusitako bozketa-prozedura aldatu dute. Hala ere, Sergio Sayas Komunikaziorako idazkariak esan duenez, arazoa konpondu dute.