Politika -
Batzar Nagusia
Bost udalerri gehiago sartu dira UEMAn
Gaurtik aurrera, 69 udalek osatzen dute UEMA udalerri euskaldunen mankomunitatea.
Erredakzioa
Bost udalerri gehiagok egin dute euskaraz bizitzeko apustua. Bik Gipuzkoatik, Zaurautzek eta Tolosak, beste bik Bizkaitik, Lekeitiok eta Munitibarrek eta Nafarroatik bosgarrenak, Lesakak, hain zuzen.
UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateak batzar nagusia egin du Orion eta ohiko gaiez gain, azken hilabeteetan landu duten hausnarketa prozesuari amaiera eman diote.
"Urrats garrantzitsua da UEMArentzat hauenak bezalako udalak gugana biltzea", adierazi du Maren Berastegi mankomunitate horretako lehendakariak.
Guztira, gaurtik aurrera 69 udalek eta 216.000 biztanlek osatuko dute UEMA.
2011an bete ziren 20 urte UEMA sortu zenetik. Hasieran elkartea osatzen zuten herriak batez ere txikiak baziren ere, dagoeneko herri handiak ere sartu direla nabarmendu dute.