Politika -

Bakerako Lantaldea

Pernando Barrena: 'Ez gaude hemen besteen nahiak asetzeko'

Sortuko bozeramaileak Laura Mintegiren hitzak babestu ditu. Horren esanetan, ETAko presoek egindako delituek "motibazio politiko argia dute".

Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostegunean Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean esandako hitzak babestu ditu gaur Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak. Halaber, Barrenak ohartarazi duenez, ezker abertzalean ez dago erakundeetan "besteen nahiak asetzeko".

PPk kexa formala jarri zuen ostegunean Legebiltzarrean, EH Bilduko legebiltzarkide batek ''preso politiko'' hitzak erabili zuelako ETAko presoei buruz hitz egiteko. Halaber, Fernando Buesaren omenaldian ''lasai asko'' egon izana leporatu dio Arantza Quiroga PPko legebiltzarkideak Laura Mintegiri, eta EH Bilduko ordezkariak kritika horri erantzun dio.

Preso politikoak

Horren harira, Barrenak esan duenez, "espetxean dagoen euskal preso politikoaren kolektiboari ez zaio delitu sozialik egotzi, hortaz, Espainiako araudiaren arabera, delituek motibazio politiko argia dute".

Halaber, gainerakoek ere erabilitako "adierazpenak eskandalagarriak direla" uste du ezker abertzaleak. "Bi urtez ni neu preso politikoa izan nintzen", azaldu du Barrenak, "jazarpenak eta motibazio politikoak bultzatutako prozedura penal batean murgilduta nagoelako, eta epaiaren ostean, preso politiko berriro izateko arriskua dago".

Bakerako Lantaldea

Bestalde, aste honetan Iruñean eta Bilbon Lokarrik sustatutako Foroa Bake Bideari buruzko balantze baikorra egin du Barrenak. Halaber, gizartearen eta erakundearen parte hartzea beharrezkoa den ekimen horien alde egin du.

Gauzak horrela, Eusko Legebiltzarrean bakarrik eztabaidatzeko EAJk ezarri nahi duen muga salatu du Sortuko bozeramaileak, foro hori garrantzitsua izan arren, "nahikoa ez delako, ez baitu herrialde osoa ordezkatzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea