Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadi

Izagirrek Mintegiren hitzei 'garrantzirik ez emateko' deia egin du

Hitz horiekin, Donostiako alkateak hizpide hartu du ostegun honetan EH Bilduren eta PPren arteko ika-mika.

Juan Karlos Agirre Donostiako alkatea. EITB
Juan Karlos Agirre Donostiako alkatea. EITB
Juan Karlos Agirre Donostiako alkatea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak Laura Mintegi EH Bilduren bozeramailearen hitzei "garrantzirik ez emateko" deia egin du.

EH Bilduk eta PPk ika-mika izan zuten atzo Eusko Legebiltzarrean, eta popularrek asko kritikatu zuten Mintegik ETAko hilketek "jatorri politikoa" zutela esan izana.

Hori horrela, "Boulevard" Radio Euskadiko saioan egindako elkarrizketa batean, "prozesu" honetan "eztabaida bateko zatietan" baino gehiago, arreta "gertakizunetan" jartzea eskatu du Izagirrek.

"Gertakizunak han daude, eta alde guztiek ezagutzen dituzte. Eztabaida bateko hitzak egokiakoak edo desegokiakoak izan litezke, baina ez zaie garrantzirik eman behar", gaineratu du.

Ika-mika

EH Bilduren eta PPren arteko ika-mika ostegun honetan sortu da, Eusko Legebiltzarrean. PPk kexa formala jarri du Ganberan, EH Bilduko legebiltzarkide batek ''preso politiko'' adierazpena erabili duelako ETAko presoei buruz hitz egiteko, eta zigorrak ere eskatu ditu.

Halaber, Fernando Buesaren omenaldian ''lasai asko'' egon izana leporatu dio Arantza Quiroga PPko legebiltzarkideak Laura Mintegiri, eta EH Bilduko ordezkariak kritika horri erantzun dio.

"Ezin da esan lasai asko egon nintzela biktima baten omenaldian, biktima guztiak arrazoi politiko batengatik hil direlako, ez istripu batean, bihotzeko batek jota, minbiziak jota edo zorigaizto baten ondorioz'', esan du Laura Mintegik.

Hilketa horiek guztiak ''ekidin'' daitezkeela gaineratu du EH Bilduko ordezkariak, ''jatorri politikoa dutelako, eta gizartearen, pertsonen eta politikoen esku dagoelako''

Mintegiren hitzek protestak eragin dituzte Legebiltzarrean, eta Bakartxo Tejeriak ere esku hartu behar izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eneko Goia