Politika -
Elkarrizketa ETBn
Rajoyren Gobernuak ETAren desarmatzeari heldu behar dio, Riosen ustez
Lokarriko koordinatzailea bake prozesua "trabatuta" dagoelakoan kezkatuta agertu da.
Erredakzioa
Paul Rios Lokarriko koordinatzailearen ustez, PPk hauteskundeei begirako interesak lehenesten ditu bake prozesuaren gainetik. Espainiako Gobernuak "ez du ETArekin negoziatu behar", esan du Lokarriko koordinatzaileak, baina erakundearekin harremanetan jarri behar duela zehaztu du presoen eta "desarmearen prozesu teknikoa" garatzeko.
ETBri eskainitako elkarrizketa batean Rios bake prozesua "trabatuta" dagoelakoan kezkatuta agertu da eta desarmatzearen inguruko eztabaida saihesteko "ke laino gisa titularrak erabili izana" salatu du.
Parot doktrina
Riosen esanetan, Gobernua "urduri" dago Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina'-ren gainean emango duen epaiaren zain eta tresna "gogorrak eta ez oso zilegiak" erabiltzen saiatzen ari da, "bortxatzaileak edo beste era bateko hiltzaileak" aipatuta, besteak beste.