Politika -
Presoak
Legebiltzarrak 'Parot doktrina' indargabetzeko eskatu du
EH Bilduk aurkeztutako ebazpenak koalizio abertzalearen eta EAJren aldeko botoa jaso du; PSE-EE, PP eta UPyD, berriz, kontra agertu dira.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzarrak 'Parot doktrina' indargabetzeko eta doktrina hori ezartzearen ondorioz kartzelan jarraitzen duten presoak aske uzteko eskaera egin du.
EH Bilduk aurkeztutako ebazpenak koalizio abertzalearen eta EAJren aldeko botoa jaso du, PSE-EE, PP eta UPyD, berriz, kontra agertu dira.
Adostutako idatziak, hain zuzen, 'Parot doktrina' ezarri zaien "euskal preso guztiak berehala aske uzteko" eskatzen du, halaber, "Euskal Herriak bizi duen itxaropen eta konponbide garaian presoen kontra ezartzen diren salbuespen legeak indargabetzeko" dei egiten du.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak martxoaren 20an aztertuko du Ines del Rio presoari 'Parot doktrina' indargabetzearen aurka Espainiak ezarritako helegitea. Del Riok, 23 hilketagatik eta beste hainbat delitugatik 3.000 urteko kartzela zigorra du.
'Parot doktrina' 2006. urtean ezartzen hasi zen Auzitegi Gorena, espetxealdi luzea duten presoak zigor osoa bete baino lehen aske geratzea saihesteko. Doktrina horrekin, 1973ko Zigor Kodeak aurrez ikusitako zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen hasi ziren, urte kopuru guztira baino. Henri Parot ETAko kide ohia izan zen doktrina ezarri zioten lehena; horregatik haren izena.