Politika -

Epaiketa Parisen

ETAk 'gatazkaren ondorioez' hitz egiteko prest dagoela berretsi du

Aitzol Iriondok hitz egin du ETAren izenean, Pariseko epaiketan, eta Frantziako Eta Espainiako gobernuekin negoziatzeko prest daudela esan du.

Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki-k agiria irakurri zuen lehenengo saioan. Argazkia: Efe
Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki-k agiria irakurri zuen lehenengo saioan.
Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki-k agiria irakurri zuen lehenengo saioan. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitzol Iriondo ETAko kideak, Parisen epaitzen ari diren hamar lagunen izenean, berretsi egin du ETA "gatazkaren ondorioez" negoziatzeko prest dagoela Espainiako eta Frantziako gobernuekin.

Iriondok adierazpena irakurri du epaiketa ebazpenaren zain utzi aurretik, eta auzitegiko prozesuaren hasieran, otsailaren 18an, "proposamen zehatz batekin" aurkeztu zirela gogorarazi du, gaur bertan egin duen proposamen berberari erreferentzia eginez.

Aldi hartan Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki-k irakurri zuen agiria, eta negoziatzeko prestutasunaz gain, barkamena eskatu zuen "gatazkarekin zerikusi zuzena ez zuten herritarrei" egindako kalteagatik.

Parisko Auzitegiak "urte askoko" kartzela-zigorra jarriko diela aurreikusi du Iriondok, izan ere, erabakia hartua dago, "Espainiako eta Frantziako estatuek" ituna egina baitute, Iriondoren esanetan.

Omenaldia Chavezi

Bestalde, Iriondok omenaldia egin nahi izan die "Frantziako eta Espainiako estatuek hildako euskal militante guztiei" eta "iheslariei".

Era berean, "agur iraultzailea" helarazi die "inperialismoaren eta kapitalismoaren kontra borroka egiten ari diren herri guztiei" eta, Hugo Chavez Venezuelako presidentearen heriotza dela eta, "¡Viva la revolución bolivariana!" oihu egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea