Politika -

Telleria auzia

Txarli Prieto: 'Bizkartzainek datu pribatuen berri eman zuten'

Bizkartzainek bere bizitzari buruzko "txosten zehatzak" egiten zituztela jakinda, politikari sozialista kexatu egin zen, eta Herrizaingo Sailak prozedura aldatu egin omen zuen.

Txarli Prieto politikari sozialista. Argazkia: EiTB
Txarli Prieto politikari sozialista. Argazkia: EiTB
Telleria kasuaren epaiketan, lekukoen txanda izan da

1:03

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Telleria kasuaren epaiketan, lekukoen txanda izan da gaur. Politikari arabar batzuek deklaratu dute. Txarli Prieto politikari sozialistak esan du bere bizkartzainek, Herrizaingo Sailak aginduta, bere bizitza pribatuari buruzko "txosten zehatzak" egin behar zituztela.

Bizkartzainek bere bizitzari buruzko "txosten zehatzak" egiten zituztela jakinda, Txarli Prieto kexatu egin zen, eta Herrizaingo Sailak prozedura aldatu egin omen zuen.

Fiskaltzaren arabera, Prieto zen Telleriak eta epaituta dauden beste bi ertzainek zelatatzen zuten pertsonetako bat. Epaitegian izan den beste politikari bat Alderdi Popularreko Santiago Abascal izan da. Esan duenez, Aitor Telleriak informazio asko zeukan bere familiaz.

Miñao auzian inputatu nagusia den Alfredo de Miguel buruzagi jeltzale ohiak ere hitz egin du fiskalak deituta. De Miguelek baieztatu du Aitor Telleria zela mezuak eta informazio anonimoa biltzeko ardura zuena Araba Buru Batzarrean, hain zuzen, Telleriak berak atzo esandako berdina.

Telleriak adierazi duenez, beste bi ertzain akusatuek ez zioten informazio ofizialik eman, zeukana era anonimoan iristen omen zitzaion.

Telleriaren etxean aurkitutako agiriez, informatikan aditua den ertzain baten lekukotza ere izan dute auzitegian. Agirietako sei txosten polizialen berdin-berdinak direla esan du, eta horiek guztiak Karlitos ezizena duen batek idatzitakoak omen dira. Fiskaltzaren arabera, epaitua den ertzainetako bat da Karlitos.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea