Politika -
Asteartean, Kongresuan
Barne ministroak presoen birgizarteratze plana azalduko du
ETAko presoak birgizarteratzeko egitasmoak izandako garapena azaltzea nahi dute EAJk eta UPyDk; izan ere, urtebete beteko du laster.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak agerraldia egingo du astearte honetan, Diputatuen Kongresuan. Fernandez Diazek ETAko presoen birgizarteratze plana, Kataluniako agintariek ustez kobratutako komisioak eta murrizketen aurkako protestetan Poliziaren ekintza aztertuko ditu.
Era berean, aurrikusitako araudiaren erreformak, terrorismoaren aurkako borroka, kriminalitatea eta kargudun berrien izendapenak azalduko ditu Barne ministroak, besteak beste, Francisco Martinez Segurtasun Estatu idazkariarena.
ETAko presoak birgizarteratzeko egitasmoak izandako garapena azaltzea nahi dute EAJk eta UPyDk; izan ere, urtebete beteko du laster.
UPyDk, Izquierda Pluralek eta PSOEk murrizketen aurkako manifestaldietan Poliziak jokatutako paperaren inguruan galderak egingo dizkiote Fernandez Diazi.