Politika -

Noos auzia

Infantak ez zuen Zuzendaritza-batzordearen bileretan parte hartu

Iñaki Urdangarinen emaztea Zuzendaritza-batzordearen bileretan izan ez zela demostratu dute Noos Institutuaren aktek.

Cristina infanta. EFE
Cristina infanta. EFE
Cristina infanta. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina infantak 2003ko irailaren 23tik 2006ko martxoaren 20ra arte Zuzendaritza-batzorde berriaren bileretan parte hartu ez zuela demostratu dute Noos Institutuko aktek. Iñaki Urdangarin Palmako dukea buruzagi izendatu zuten 2003an, eta 2006an elkartea utzi zuen, baita Carlos Garcia Revenga infanten idazkari pertsonalak ere.

Miguel Tejeiro Nooseko idazkari nagusi ohiak agiri horiek epailearen eskuetan utzi behar ditu. Magistratuak bileretan izan ziren Zuzendaritza-batzordeko kideen berri izan nahi du eta aktak eskatu zituen. Infanta batzorde horretako kide zen.

Aktetan ez da Valentziako eta Balearretako auzietaz txintik ere esaten. Nooseko idazkari nagusiak agiri guztiak sinatu zituen akordio "harrigarririk edo arriskutsurik" ez zegoelako, Tejeirok Jose Castro epailearen aurrean azaldu zuenez.

Are gehiago, 2003ko irailaren 23ko aktak Zuzendaritza-batzordearen osaketari egiten dio erreferentzia. Urdangarinek, Torresek, Tejeirok, Garcia Revengak eta infantak osatzen zuten. 2004ko martxoaren 3an hurrengo bilera egin zuten, eta Urdangarin, Torres eta Tejeiro bertan izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea