Politika -
Berrikuspenaren zain
Ehunka pertsonek Segiko 15 kondenatu babestu dituzte Donostian
Martxako buru zigortutako gazteak izan dira. Auzitegi Nazionalak ezarritako sei urteko kartzela-zigorrari Gorenak egindako berrikuspenaren zain daude orain.
Erredakzioa
Ehunka pertsona, besteak beste, Bilduko eta Sortuko buruak, manifestatu dira larunbat honetan Donostian, Segi legez kanpo utzitako taldekoak izatea leporatzen zaien hamabost donostiarren alde egiteko.
17:10etan Boulevarretik hasi den martxako buru zigortutako gazteak izan dira. Auzitegi Nazionalak ezarritako sei urteko kartzela-zigorrari Gorenak egindako berrikuspenaren zain daude orain.
Protestan honako hauek ere parte hartu dute: Juan Karlos Izagirre (Bildu) Donostiako alkateak, Marian Beitiarralangoitia EH Bilduko legebiltzarkidea, Hasier Arraiz eta Joseba Alvarez Sortuko buruzagiek eta Xabier Soto Alternatibako ordezkariak. Martxa "Gazteri aske eta legala. Eskubide zibilen eta politikoen alde" lelopean izan da.
Donostian Bilduren Udalak babestutako manifestazioak aurrera egin ahala, bertan izan direnek "ezingo gaituzue gelditu" edota "Independentzia" oihukatu dute.