Politika -
Iruña
CANeko kargudunak hasi dira Auzitegian deklaratzen
Bi idazkarik deklaratu dute Kontuz! elkarteak Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiaren eta Enrique Goñi Nafarroako Aurrezki Kutxako kontseilari ordezkari ohiaren kontra jarritako salaketaren harira.
Erredakzioa
Nafarroako Aurrezki Kutxako (CAN) bi idazkarik deklaratu dute gaur Iruñeko instrukzio Auzitegian, kutxako zuzendarien kontra prebarikazioagatik eta beste delitu batzuengatik jarritako salaketaren harira irekitako prozesuaren baitan.
Lehenengo deklarazioak izan dira Kontuz! elkarteak Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiaren eta Enrique Goñi Nafarroako Aurrezki Kutxako kontseilari ordezkari ohiaren kontra jarritako salaketaren harira.
Miguel Sanzek Parlamentuan agerraldia egitea eskatu zuen, auzia argitzeko, eta ukatu egin zuen dietetan irregulartasunak izan zirela.
UPyDk ere aurkeztu zuen salaketa Iruñeko Auzitegi berean CANen ustez izandako ustelkeriagatik, baina kasu honetan, Epaitegiak Auzitegi Nazionalaren esku utzi zuen auzia.