Politika -

Elkarrizketa

Iturbe: 'Informazioak entretenimenduak baino pisu handiagoa izango du'

EiTBren zuzendari nagusiak azaldu duenez, euskararen presentzia indartzea izango da lehentasuna; izan ere, "irratian ondo ari dira lanean, baina indartu egin behar da ETB1".

Maite Iturbe EiTBren zuzendaria nagusia. Argazkia: EiTB
Maite Iturbe EiTBren zuzendaria nagusia.
Euskararen presentzia indartzea izango da Iturberen lehentasuna

1:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak azpimarratu duenez, "informazioak entretenimenduak baino pisu handiagoa" izango du Euskal Irrati Telebistan, "informazioa oinarrizkoa" delako "zerbitzu publiko profesionala eta independentea izateko".

Iturberen esanetan, informazioa "beharrezkoa da gizartea batzeko eta herritarrek parte har dezaten komunikazio esparru propioa edukitzeko".

Horren harira, EiTBren lanak sentsibilitate politiko guztiak biltzea da Iturberen helburua, baita bere izendapenaren kontra bozkatu dutenak ere.

Euskadi Irratian eta Radio Euskadin egindako elkarrizketetan berretsi duenez, euskararen presentzia indartzea izango da lehentasun nagusia, "irratian ezarria baitago, baina ETB-1en indartu egin behar da".

"Irratian ondo ari dira lanean euskaraz, baina ETBn errepikapenak jarri beharrean ekoizpen propioarekin betetzeko orduak daude. Horretarako, baliabideetan inbertitu eta eraginkortasuna bilatu beharko da", gaineratu du.

Bestalde, EiTBren seinale guztiak Nafarroan ere zabaltzeko lan egingo duela hitzeman du.

Murrizketak

Erakunde publikoaren zuzendari nagusiak iragarri du aurrekontuaren murrizketa "% 15etik goraxeagokoa" izango dela, 130 milioi eurotik 109 milioi eurora murriztuko baita.

Erabaki "dramatikorik" ez zuela hartuko esan zuenean "lan erregulazio espedienterik" ez dela izango eta "egoitzarik" ez dutela itxiko esan nahi zuela zehaztu du: "Profesionalak dira etxe honetan dugun garrantzitsuena".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea