Politika -

Elkarrizketa ETBn

Lopez: 'Funtzionarioei lanaldia luzatzeak enplegua gutxituko' du

Halaber, PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aurrera ateratzea lortzen ez badu EAJren erantzunkizuna soilik izango dela.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EiTB
Lopez: 'Funtzionarioei lanaldia luzatzeak enplegua gutxituko' du

0:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, funtzionarioei lanaldia luzatzeak "anekdotikoa" eman dezake, baina azpimarratu du horren ondorioa "enpleguak galtzea" izango dela.

ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Lopezek gogoratu du, funtzionarioen, pentsiodunen eta langileen kolektiboek jada pairatu dituztela krisiaren ondorioak. Horren aurrean hau galdetu du: "Zergatik ez dugu gehiago banatzen. Zergatik ez dira gehien dutenak gehiago ematen hasten krisiaren aurrean?". Hori dela eta, erreforma fiskal bat egitea beharrezkoa dela azpimarratu du.

Aurrekontuak

Bestalde, 2013ko Aurrekontuen inguruan galdetuta, PSE-EEko idazkari nagusiak bere alderdia "hitz egiteko, negoziatzeko eta hitzartzeko" prest dagoela adierazi du, baina, "euskal ekonomia eta zerbitzu publikoak eta gizarte politikak babestuko ez dituzten aurrekontuak" ez dituztela onartuko azpimarratu du.

Halaber, Aurrekontuak aurrera aterako ez balira "Jaurlaritzaren porrota" soilik izango litzatekeela adierazi du, EAJk "inolako hitzarmenik eta akordiorik gabe gobernatzea" erabaki duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea