Politika -

EAEko aurrekontuak

Mintegi : 'Aurrekontuak 1.200 milioi murriztea akatsa da'

Estatuak EAEri aurreko urteetako Kupoagatik 1.100 milioi eman behar dizkiola esan du EH Bilduko bozeramaileak. Halaber, Urkulluk Rajoyrekiko duen "leialtasuna" kritikatu du.

Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. Argazkia: EITB
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea.
Laura Mintegi EH Bilduko bozeramailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzak "ez du ekonomiaren egoera hobetuko" esan du Laura Mintegi EH Bilduk Legebiltzarrean duen bozeramaileak, Urkulluk Madrilekiko "menpeko jarrera" duela eta aurrekontuak 1.200 milioi euro murrizteko oinarrian "okerreko premisa" duela iritzita.

Forum Ekonomia Berria tribunan hitz egin du Mintegik eta Urkulluren jarrera kritikatu du "Rajoyrekiko leialtasunaz hitz egiten baitu". Gainera, "EAEko PPrekin bat egiten" duela esan du eta horrek ez duela "baikortasunerako tarterik" uzten uste du.

Horren iritziz, "Jaurlaritza gizarte politikei beharrean interes ekonomikoei erantzuten ari zaie".

Koalizio abertzalearen bozeramailearen ustez, aurrekontuak 1.200 milioi murriztea oinarrian "okerreko premisa" erabiltzea da; izan ere, aurreko urteetako Kupoa dela eta, Estatuak EAEri 1.110 milioi euro eman behar dizkiola esan du. Gainera, 2013. urterako defizitaren helburua % 0,7koa izan beharrean % 1ekoa izanez gero, 500 milioiko zorrera jo ahal izango litzakeela esan du.

Epe motzeko neurri ekonomikoen artean, Kutxabankek kooperatibei eta enpresa txiki eta ertainei maileguak erraztea proposatu du Mintegik. Bestalde, AHT bezalako azpiegitura handiak gelditzea, zerga erreformari ekitea eta hitzarmenak bertan behera geldi ez daitezen ekimenak martxan jartzea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea