Politika -
Martxoak 9
Segiko auzipetuek manifestazioa deitu dute Donostian
Donostiako 15 gaztek 6 urteko zigorra jaso zuten, eta Gorenak helegitearen inguruan emango duen ebazpenaren zain daude. Hori horrela, "edonoiz" atxilotu ditzaketela salatu dute.
Erredakzioa
Espainiako Auzitegi Gorenak Donostiako 15 gazte kartzelan sartzea agindu dezake Segikoko kide izatearen akusaziopean.
2010 urtean 6na urteko kartzela-zigorra ezarri zien Auzitegi Nazionalak; 12k baldintzapeko espetxealdia bete zuten; eta 6k torturak salatu zituzten.
Orain Auzitegi Gorena zigorra berriro aztertzen ari da, eta kartzelatzea erabaki dezake.
Gazteak beraien militantzia politikoagatik zigortu nahi dituztela salatu du Urko Pikaza auzipetuak eta egoera salatzeko manifestazioa deitu dute martxoaren 9rako Donostian, eta ebazpena ezagutu bitartean ostegunero kontzentrazioak egingo dituzte Artzain Onaren aurrean.