Politika -
Zuzendari berria
Jaurlaritzak asteartean aurkeztu nahi du EiTBren zuzendarigai berria
Euskal Irrati Telebistak lehenbailehen zuzendaria behar duela uste du Jaurlaritzak, Mikel Agirrek arrazoi pertsonalengatik karguari uko egin ostean.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak datorren asteartean, gobernu bileraren ostean, aurkeztu nahi du EiTBren zuzendari izateko hautagai berriaren izena, Mikel Agirrek arrazoi pertsonalengatik karguari uko egitea erabaki ostean.
Arantza Tapia Garapen Ekonomikorako eta Lehiakortasunerako sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, hori da Jaurlaritzaren asmoa, Euskal Irrati Telebistak zuzendari berria lehenbailehen izan dezan.
Itxaso Atutxa EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak ere "astebete"ko epea eman du EiTBrentzat hautagai berri bat adosteko.