Politika -
Kongresuaren balorazioa
Sortuk elkarrizketa 'normalizatua' proposatu du UPN eta PPrekin salbu
“Hasiera batean ez dugu inor baztertu nahi, baina ardi dago gutxienez bi alderdi politikok publikoki esan dutela Sorturekin ez dutela inolako harremanik izan nahi”, adierazi du Pernando Barrenak.
Erredakzioa
Sortuk iragarri du elkarrizketa sozial eta politiko "guztiz normalizatua" bilatuko duela eragile guztiekin, UPNrekin eta PPrekin izan ezik, larunbateko Batzorde Nazionaleko kongresu eratzailearen ostean.
"Hasiera batean ez dugu inor baztertu nahi, baina ardi dago gutxienez bi alderdi politikok publikoki esan dutela Sorturekin ez dutela inolako harremanik izan nahi eta ez da ona egoera deserosoak sortzea", azaldu du Pernando Barrena bozeramaileak. Halaber, laster EH Bildu koalizioarekin ofizialki bat egingo dutela esan du.
Barrenak prentsaurrekoan adierazi duenez, larunbatean kongresu eratzailea izan eta Iruñean Batzorde Nazionalean aurkeztu ostean, Sorturen funtzionamendua "posibilitateen ehuneko ehunarekin" hasi du, "dagoeneko legezkoa" den organizazio politiko moduan.
Kongresutik "balorazio positiboa" egin du, batzorde txostengileen babes "oso handia" ezker abertzalearen aldaketaren "errebalida" izan delako, eta apustu hori "oso indartuta" irten delako.
Bestalde, "pozik" azaldu da nazioarteko berrogeita hamar ordezkari baino gehiago izan zirelako kongresuan, eta "legez kanpo eman ditugun azkeneko hamar urte hauetan egoera hau salatzen" egon direla nabarmendu du.